Epigrafe (literatura)

1700ean argitaratutako William Congreveren The Way of the World tituluaren jatorrizko liburu-azalaren faksimilea. Bertan, Horazioren Satirak idazlanetik hartutako epigrafea ikus daiteke beheko aldean, jatorrizko hizkuntzan, latinez, inpresioaren datuen gainean.

Literaturan, epigrafe bat dokumentu, monografia edo atal baten hasieran ezartzen den esaldi, aipu edo poema bat da.[1] Epigrafea lanaren hitzaurre gisa erabil daiteke; laburpen gisa; kontrapuntu gisa; edo idazlana literatura-kanon zabalago batera lotzeko, konparaziora gonbidatzeko edo ohiko testuingurua sartzeko.[2] Epigrafea geroago irakurriko den lanaren zati esanguratsu bat ere izan daiteke.

Liburu batek lan osoaren epigrafe orokor bat izan dezake, edo kapitulu bakoitzerako epigrafe bat.

  1. Epigraph. University of Michigan.
  2. Definition of Epigraph. Literary Devices.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search